2018(e)ko ekainaren 29(a), ostirala

2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna

TXOMIN ETXEBERRIA ETXEBERRIA


Hogeita hamahiru urte igaro dira
gugatik in duzu lana
ikasle eta irakasleekin
ona izan da harremana
orain esan behar dizugu Txomin
etorri beti gugana
eskerrik asko guztiagatik
ta hartzazu muxu bana
Doinua: Badira hiru aste





OINAK BURUAN ESKOLARTEKO BERTSO TXAPELKETA




2017(e)ko abenduaren 21(a), osteguna

GURE PROIEKTUAK


                                  EGUBERRI ON!

     Iritsi dira Gabonak. Gabonetan gaude! Erosketak, kaleak eta dendak jendez beterik, 
koloreak, apaingarriak, argiak, irriak. Oporrak ikastetxean, janari-prestaketak etxean, 
opariak erosi, hartu eta eman. Zoriontasuna da nagusi Gabon-garaian. 
     Horrela jokatzen ote dugu guk Gabon-sasoian?
     Zein dira gure jokabideak eta haien ondorioak? 
     Onak ala txarrak ote dira?
     Hementxe dituzue herritarren kontzientzian eragiteko guk sortutako horma-irudiak. 




                                





KIDETZEA Lehen Hezkuntzako 2.mailako lagunekin!




2017(e)ko abenduaren 15(a), ostirala

GURE BERTSO EMANALDI TXIKIA

     Euskarako ikasgaian bertsolaritzan trebatzen aritu ostean, emanalditxo bat eskaintzeko unea iritsi zen eta guk 5B gelako lagunak aukeratu genituen lau hilabete hauetan bertsolaritzan ikasitakoa erakusteko. Gure bertsoak marrazki bizidunen inguruan hitz egiten zuten, askok eta askok ezagunak zituzten Doraemon, Sin Chan, Oihaneko Jorge, Hiru hirukiak... Primerako giroa izan genuen!